![]() GIMNASIA GIMNASIAREN JATORRIA XIX. mende bukaeran gimnasia ariketen onurak zirela eta, gazteen hezkuntza sistema barruan ezartzen dira. Esan daiteke hori dela gorputz heziketaren jatorria. Garai batean gimnasia ariketak baino egiten ez zirenez, gimnasia hitza erabiltzen zen gorputz heziketa saioentzat. Gaur egun ere askok nahastu egiten dute eta oraindik “gimnasiako” klasera doazela diote; konturatu gabe gimnasia baino gauza gehiago lantzen ditugula gorputz heziketa saioetan. Gimnasia kirolak betidanik izan du tartea Joko Olinpikoetan. Gaur egun bi gimnasia kirol modalitate nagusi dauzkagu: Artistikoa; gizon eta emakumeentzat eta Erritmikoa emakumeentzat soilik. LANAREN BALORAZIOA Kirolari edo taldeen lana epaile batek baloratzen du; zerotik (0) hamar (10) bitarteko puntuazioa erabiliaz. Besteak beste mugimenduen zailtasuna, ikusgarritasuna, originaltasuna, koreografia, ausardia, eta abar hartuko dute kontutan. GIMNASIA MOTAK. A. ARTISTIKOA. ![]() o LEHIAKETA: Hiru lehiaketa daude: § Banakakoa edo “All Around” deiturikoa: Kirolari bakoitzak aparatu guztietan lehiatzen da (neskak 4 aparatutan eta mutilak 6) eta aparatu guztietako puntuaketa batu egiten da. § Aparatu lehiaketa: Aparatu bakoitzean lehiaketa bat dago. Beraz aparatu bakoitzeko irabazleak egongo dira. § Taldekako lehiaketa: Sei kirolariz osatutako taldeak lehiatzen dute. Aparatu bakoitzean 5 kirolari parte hartzen dute (bat atseden hartzen du), eta hauen artean lortutako 4 puntuaketa onenak kontutan hartzen dira. Sailkapena aparatu guztietan lortutako puntuen batuketaren arabera egingo dira. o MODALITATEAK: § Lau aparatu ezberdinetan lehiatzen dira emakumezkoak: 1· Lurreko ariketak. ![]() 2· Saltoetako zaldia. 3· Barra paralelo asimetrikoak. ![]() 4· Oreka barra. ![]() § Gizonezkoek sei aparatu dituzte: 1· Lurreko ariketak. ![]() 2· Saltoetako zaldia. ![]() 3· Eraztunak. ![]() 4· Barra tinkoa. ![]() 5· Barra Paraleloak. ![]() 6· Zaldi arkuduna. ![]() B. ERRITMIKOA. ![]() o LEHIAKETA: Bi lehiaketa daude: § Banakakoa edo “All Around” deiturikoa: Kirolari bakoitzak tresna guztien artean (5) lau aukeratzen ditu eta tresna bakoitzarekin ariketa bana egingo du. Lau ariketetan lortutako puntuaketak batu egingo dira. § Taldekako lehiaketa: Bost kirolariz osatutako taldeak lehiatzen dira. Kasu honetan kirolari guztiak tresna berdinak edo gehienez bi tresna ezberdin erabili dezakete. o TRESNAK: § Bost tresna ezberdin erabili daitezke: 1. Zinta. ![]() 2. Mazak. ![]() 3. Pilota. ![]() 4. Uztaia. ![]() 5. Soka. Hemen topa dezakezu Gimnasia Erritmikoari buruzko nahi beste informazio: Publish at Calaméo or browse others. LAGUNTZAILEAREN GARRANTZIA. Ariketa gimnastikoak ikasterakoan oso komenigarria izaten da ikasleek beraien artean laguntzea. Laguntzaren bitartez istripuak saihesten ditugu eta ariketak errazago ikasiko ditugu. Une batez ariketak barneratzeko modu egokia da. Saiatu laguntza zure pisu bereko lagunari ematen. Errazago eta hobeto egingo duzu. Garrantzitsua da laguntzaileenganako konfiantza izatea. Horretarako laguntzailea besteak beste hiru arau bete beharko ditu: 1. Irakaslearen azalpenak ondo entzun. Zalantzak edo ulertzen ez dena irakasleari galdetu, ariketa egiten hasi aurretik. 2. Une guztian adi egon beharko du. Ariketa egin behar duenenganako atentzio osoa mantendu, beste aldera begiratu gabe edo beste gauzetan pentsatu gabe. 3. Laguntza modu egokian egingo du. Ariketa egiten duen laguna tinkotasunez, une eta modu egokian helduz. Gogoratu lagunaren ardura laguntzailearen eskutan dagoela eta hori ez dela txantxetarako gauza. LURREAN EGINDAKO ZENBAIT TEKNIKEN DESKRIBAPENA. Orain klasean landuko ditugun zenbait ariketa azalduko ditugu: Ø AURRERANZKO ITZULIPURDIA. ![]() Ø ATZERANZKO ITZULIPURDIA. ![]() ![]() ![]() Ø ATZERANZKO ITZULIPURDIA HANKA ZABALEKIN. ![]() ![]() Ø ZUBIA. ![]() ![]() Ø LEHOI JAUZIA. ![]() Ø PINUA BURUAREKIN. ![]() ![]() Ø PINUA ESKUEKIN. A. Lehenengoz horman: ![]() B. Eta gero saiatuko gara egiten horma barik: ![]() Ø SAGUZARRA ESPALDERETAN. ![]() Ø ALBOKO GURPILA. ![]() ![]() Ø RONDADA ![]() Ø POTROKO KANPOKO JAUZIA. ![]() ![]() Ø POTROKO BARNEKO JAUZIA. ![]() Beste ariketa batzuk: Publish at Calaméo or browse others. Eta hemen dauzkazu klasean landuko ditugun beste ariketako batzuk: Publish at Calaméo or browse others. |