Kualitate fisikoak






KUALITATE FISIKOAK




0.- SARRERA.
1.- INDARRA.2.- MALGUTASUNA.3.- ERRESISTENTZIA.4.- ABIADURA.5.- KOORDINAZIOA.6.- OREKA.7.- TREBETASUNA.8.- POTENTZIA.


0.- SARRERA


Gaitasun fisikoen kontzeptua 1916.urtean lehenengo aldiz azaldu zen ikerketa zientifiko batean. Bakoitzaren ezaugarri fisikoak zehatz-mehatz neurtu nahi zituzten ikerketan.
FITNESS ideiaren esanahiaren arabera, bakoitzak bere gaitasun fisikoak hobetu ditzakeela kirola praktikatuz edota beste ariketa fisikoak eginez. Jakiteko gorputzak
hainbat ariketa egiteari esker nola hobetzen duen, gaitasun edota ezaugarri fisikoak azter daitezke. Beraien arabera, bakoitzaren garapenetaz ohar gaitezke. Gaitasun hauek bakoitzaren ezaugarri fisikoen oinarria osatzen dute. Bi sexuak, adina eta egoera fisikoa kontuan hartzen dira ere.
.

external image 49q9naJ04QfrydejEh7FXOVT66MGhk6h0e1HjUOI5NknKhguMKY9IDMFLXb1_uY8tRqznUr4YiZ3_mFYLQJwXO3O_UlBHHfhzyzCbJvUt4EnyTn-kZbMoLiuUTg8RpSbux0qJn29 external image hjQd2F0OfPNtEDORGOCNrGmJl5Mc8oauCvdVvcrn0bYG8vRzOTcYHDmClqqCNyNFg47ntwWLtYNN0sFQSZGkpjOeFxBG86Rfi8dvjc3bNCHBDdSrdzvB2Sj-N3bk6atZYHwDy8NW external image wxavpOK8y42ZDPU_-gWuV1qFNTsFedd6_FaiEcHRpe1hPZxFfMIzxOdu_h6q5SHSjHmHa6ozk4ZdJ87g2CDS-UsCTlPpDsOvmA1AeKqTWnfzcMuhJ170Yf9vV3rptxQJ-AAEICMl





1.- INDARRA.


ZER DA? Indarra, gihar uzkurduraren bidez kanpoko erresistentziaren (grabitatearen edo beste gorputz eta objektuen) kontra jarduteko dugun ahalmena da.
Gutxienezko indarra edukitzea ezinbestekoa dugu edozein mugimendu egiteko edota edozein gauza mugitzeko. Gorputzaren mugimendu guztiak gihar multzo desberdinen uzkurdura eta lasaitasunaren eraginez gertatzen dira. Kiroletan jarduteko, bereziki, indar maila ona edukitzea beharrezkoa da.
Beste ikuspegi batetik, gihar sendoek (gehiegikerietan erori gabe) itxura polita ematen diote gorputzari eta artikulazioak eta barruko organoak hobeto babesten dituzte.


INDAR MOTAK: Nagusiki, hiru indar mota bereizten dira:

1.- Indar gorena: egin daiteken indar handiena edo maximoa da. Halterofiliako kirolariek eta harri-jasotzaileek, esate baterako, indar mota hau oso garatua izan behar dute. Kirolari hauek zama (indarra eginez menderatu behar den erresistentzia) maximoak erabiltzen dituzte, hauek gainditzeko indar maximoa egin behar dutelako.

2.- Abiadura indarra: indarra azkar egiteko ahalmena da. Indar mota honen barruan kasu interesgarri bat bereizten da, indar lehergarria. Zama azpigorenak edo erdiparekoak abiadura maximoaz mugitzeko ahalmena da, azken hau. Tenis sakean, euskal pilotan, eskubaloiko jaurtiketetan, pisu jaurtiketan, mailu jaurtiketan, xabalina jaurtiketan eta gorako jauzian, adibidez, oso garrantzitsua da indar lehergarri maila ona edukitzea. Proba hauetan menderatu behar dituzten zama edo erresistentziak (tenis pilota, esku pilota, eskubaloiko baloia, pisua, mailua eta xabalina) ez dira tenislariek eta atletek egin ditzaketen indar maximoak baina, hori bai, abiadura handienaz menderatu behar dituzte.


3.- Erresistentzia indarra: zama edo erresistentzia baten aurka luzaroan indarra mantentzeko ahalmena. Zamak erdiparekoak izaten dira eta hauek menderatzeko abiadura ere bai. Ez dauka abiadurak beste garrantzirik, luzaroan indarra mantendu ahal izatean bait datza. Jarduera esanguratsuenen artean arraunketa eta txirrindularitza daude.

external image BRvIay6f-q8KzL0902zQ7SE6tyFCpObdrfJKg_Y08UJaix91JLbYQo4a_TaVNVjgLW0rloRWNpf512fKjPEk2fmSii_MZH4v48YghQRwDa4dNSjkDn2z4C0VzgPzJnZW3E79zbz9 external image gjZDm3lv_DB9kYdwdzyOFzyYt95CDMoCnEC5OddWPuZ9qLKTLKbvwchccRKa7du2vmrddIYyHIJ8eREVP8PpgmSm7sfCnePbxfkzEvVCnsva6Xyi8qxdGrn_bYfuBdh5TRhuupBr external image AS0GOL0MM3rMedDmWhq-HZ5OxYhosGkfY9YzSI45XusMVDiTVi0AE-85Qse0EW70i2GzUOhSeTUdQBJqyaiqwod_Ll-1s_EE8kmhpdJW8E0PHZj17onCG3yDCASyfm0flhdSUzAX



external image image?w=602&h=463&rev=1488&ac=1





ZELAN NEURTU INDARRA:


* Deskribatu zeuk proba honi buruz eman beharreko pausuak:


STRENGTH MED BALL.jpg

THROW MEDICINE BALL.jpg







2.- MALGUTASUNA.



ZER DA?: Malgutasuna, gorputz mugimendu zabalak (artikulazioen ibilbide gorenak erabiliz lortzen direnak, hain zuzen) egiteko ahalmena da.

Pertsona edo kirolariren bat malgua dela esaten denean bere gorputzarekin tolesteko, makurtzeko, okertzeko eta edozein modutan mugitzeko erakusten duen gaitasuna adierazi nahi da. Gogora ditzagun, esate baterako, kirolarien artean kirol-gimnasia edo gimnasia-erritmikoan aritzen diren neskek egiten dituzten mugimenduak. Inor ez bezala tolesten eta okertzen dira. Oso pertsona malguak dira.

Malgutasuna beste bi kualitatez osatuta dago: mugimendu zabal horietan parte hartzen duten giharren elastikotasunaz eta artikulazioen mugikortasunaz. Beraz, gure gorputzeko malgutasuna, giharren elastikotasun eta artikulazioen mugikortasunen menpe izango da. Elastikotasuna giharrek (zuntzak eta lotailuak barne) beren luzera arrunta handitzeko eta beren tamaina arruntera itzultzeko (luzarazi dituen indarra desagertu ondoren) duten gaitasuna da. Mugikortasuna, berriz, artikulazioa osatzen duten hezurrek elkarren artean mugitzeko duten ahalmena da.

Malgutasun ona edukitzea garrantzitsua da kirol guztietan ahalik eta mugimendu zabalenak egin ahal izateko eta, bereziki, kualitate fisiko landuena den probetan (adibidez, gimnasian, altuera-jauziko "fosbury" estiloan, hesidun lasterketetan). Baina eguneroko bizitzan ere garrantzitsua bihurtzen da. Frogatuta dago erregularki eta modu egokiz gihar elastikotasuna eta artikulazioen mugikortasuna lantzen duten ariketak egiten dituzten kirolari eta ezkirolariek mugimendu zabalagoak egiteko ahalmena edukitzeaz gain, artikulazio eta gihar lesio gutxiago eta postura deformazio gutxiago pairatzen dituztela. Malgutasuna lantzeak, bestetik, indar handitzea dakar.



external image gTZNsZBT4H2c5josCICUhTSbqmtL76pMqDUtsWeJueV0VjDXWLq_48V5fbivZ2iMNvEW8u_69-xIvsykrokag7rXdGJH1u5s1U8ol7_9muC1SeOwZ9m6Mf4cluC5ZVufiJFLyuVw



MALGUTASUNAREN ABANTAILAK: Hala nola, hauek dira aipagarrienak:

  1. Lesioen agerpena gutxitzen du.
  2. Muskuluen koordinazioa eta uzkurdura errazten du.
  3. Energia mekanikoa aprobetxatzea ahalbideratzen du.
  4. Eraginkorragoa den teknika bat lortzea gaitzen du.


external image image?w=267&h=185&rev=1&ac=1 external image image?w=267&h=204&rev=576&ac=1
external image zUVJfn04PExMIE7GkG47yM_33Y1BUEbyEAOSsYSm6oWRCzA-5kphFfTqjjhx_FqWkmIaaLDB6kyxdQX9FnXtZ6wyi-iX2KCGwTMH7KSvS3CNInw_q5BKAjAJqKF_OJGESJbWCBC6 external image wxNuxEtyELzuBPl2BgoicQGkMj51X1eVLwKOUPUPQr2c9eYpL2uFZbvLRDzpzZdJj7x8PlUiF1n75f6FGVt6oqlxgIMsFv9zp5ttD-FnVyz5ProODclAR0xytOgozmyJktLSREB4 external image oiCx1a8rcrNWiY8ej5ouVBZKr6MGoyXH17-dhuCLkAHZWuwYB7e23-tM-eGqUN4aG4L34kEDc93CphAdGkFN3rzf9FZTIXR4VqCaK1WMpOLgn6X_h5wgTrTj9p0jmiUN87C7_sZH external image upkCCYVBYZoglKqkSRzDt1WNdD8B-HpEz16cI5XYVckdsVH-oCpXeT0Cxo-AV-Z-gH011N9766obuj4Nwgu5CKvYj7vSQWOz7OpJ-CL_m3ws1GxG7x9BS7Yog-IxF3QBoxaymdwm





ZELAN NEURTU MALGUTASUNA:


* Deskribatu zeuk proba honi buruz eman beharreko pausuak:


Sit and Reach.jpg






3.- ERRESISTENTZIA.

ZER DA?: Erresistentzia kualitate fisikoa, lan fisikoak modu egokiz luzaroan jarduteko ahalmena da.

Kualitate fisiko hau oso garrantzitsua da ia kirol guztietan. Are gehiago, badira zenbait proba edo kirol beren helburua erresistentzia maila neurtzea dena. Adibiderik argienetarikoa maratoia dugu baina beste asko aipa ditzakegu: txirrindularitza, arraunketa, igeriketako proba luzeak, alpinismoa, triatloia eta abar.

Eguneroko bizitzarako ere erresistentzia maila ona edukitzea oso garrantzitsua suertatzen zaigu, beste hitzetan, edozein lan fisikoa egiterakoan gutxi nekatzea. Erresistentzia ahalmen fisikoak zerikusi handia dauka sasoian (gogoratu Clarke-k definitutako sasoi kontzeptuaren osagaietatik bi erresistentziak zirela) eta baita osasunean ere. Pertsona sasoitsuak ez dira erraz nekatzen. Esan liteke kualitate fisiko garrantzitsuenetarikoa dugula.



external image EETrZ9ok3sBgMO6CxI7e95sXSuj7dSm_0a5mACjyZqakwbdn6pKBJGZA3GK6fqs7-JADr8UX8Hv7KPiIIVtov0cjRvu4j43Pw3yx0kXhgDCfDguTf1SvvhYwiYzCNVa6cJEQgR4I



MOTAK: Nagusiki bi erresistentzia mota bereizten dira:

1.- Aerobikoa: Erresistentzia aerobikoari erresistentzia organikoa edo kardiobaskularra ere deitu ohi zaio eta anaerobikoari, berriz, giharrekoa.

2.- Anaerobikoa: Erresistentzia anaerobikoaren barruan, era berean, beste bi mota desberdintzen dira: anaerobiko alaktikoa eta anaerobiko laktikoa. Hortaz, hiru erresistentzia mota daude.

Sailkapen edo mota bereizketa honen arrazoia mota bakoitzaren oinarri fisiologiko desberdinetan datza. Erresistentzia mota bakoitzak prozesu fisiologiko desberdin bat adierazten du. Sakon ditzagun, labur-labur, garrantzizko desberdintasun hauek.




ZELAN NEURTU ERRESISTENTZIA:


* Deskribatu zeuk proba honi buruz eman beharreko pausuak:



BEEP TEST.jpg





4.- ABIADURA.



ZER DA?: Abiadura, mugimenduak ahalik eta denbora laburrenean burutu ahal izateko dugun ahalmena da.

Kontzeptu hau oso ezaguna da denontzat. Gorputz mugimenduak, desplazamenduak, jaurtiketak, jauziak, korrika, igeri, esprintak eta beste ekintza motriz asko, zenbat eta azkarrago egin orduan eta abiadura handiagoa erabiltzen dugu.

Eta bistan da kiroletan abiadura kualitateak duen garrantzia. Aipaturiko ekintza motriz guzti horiek zenbat eta azkarrago egiteko gaitasuna izan, orduan eta kirolari trebeagoa izango da. Are gehiago, zenbait probetan kualitaterik garrantzitsuenean bihurtzen da. Adibide esanguratsuenak atletismoko 100 metro, 200 metro probak, igeriketako proba motzak eta txirrindularitzako etapa amaierako esprintak izan daitezke. Baina beste kirol askotan ere ezinbestekoa izaten da abiadura maila on bat edukitzea. Esate baterako, tenisean, ping-pongen, boleibolen, futbolean eta abar luze batetan. Are gehiago, pentsatzeko eta erabakiak hartzeko azkartasunak ere badute axolarik kiroletan.



external image fSz2L_F_Egdq53ZTphxllh-EQSxjMF_IFfGELMZYSxGACHauy6DXz7prl1QOfpz4DSlSjvxnAa8U6d2gQcwyK3D66r_ABHv6fqrJzrY-_PYPcSUXlueLUS1z15LFO9xy7RpYrajk
external image LtpMEM9rU1uP9vjbdE3DmDOGuFnyCjjRrB82MEvXVqHjSbVEU4s8pA-3iopi-zkuuA_uOpzghYrq__pi4j6KlES6NmHeW4N82Ng2dZAFA51mxL7IEeWgr-FPwsTyLE5mC6cBAr4l




MOTAK. Abiaduraz hitz egiterakoan, besteren artean, honako abiadura motak bereizten dira:

1.- Erreakzio abiadura: estimulu baten aurrean erantzuteko dugun ahalmena da. Lasterketa motzetako korrikalariek (atletismoko 100 metro, 200 metro eta 110 metro hesidunak eta igeriketako 50 metro eta 100 metro probetan), esate baterako, erreakzio abiadura handia izaten dute pistolaren tiro hotsa entzun orduko lehenbailehen irten ahal izateko. Buruz buruko edo talde kiroletan ere, aurkako jokalariaren asmoak ikusterakoan oso garrantzitsua izaten da norberak besteak baino lehenago erantzutea edo egoera berrien aurrean ekimena aurkako jokalariak baino lehenago hartzea. Kirolari hauek egoera hauen aurrean ahalik eta lehen erreakzionatzeko ahalmena oso garatua izaten dute.

2.- Azelerazio abiadura: kirolariak daraman abiadura handitzeko ahalmena da. Lasterketa motzetan oso garrantzitsua gertatzen da, lehenengo unetik aurrera abiadura ahalik eta azkarren handitu behar izaten baita.

3.- Abiadura gorena edo maximoa: kirolariak lor dezaken abiadura mailarik handiena da. Lasterketa motzetan oso garrantzitsua izaten da, ere. Proba hauetan ez da nahikoa hasierako unean azkar erantzutea eta ondoren abiadura azkar handitzea. Derrigorrezkoa suertatzen zaie, horietaz gain, lortzen duten abiadura gorena edo maximoa handia izatea.

4.- Erresistentzia abiadura: abiadura mailari denbora luzean eusteko ahalmena da. Erdipareko lasterketetan eta luzeetan (adibidez, atletismoko 400, 800, 1500, 5000 eta 10000 metrotako probetan, 3000 metro oztopodunak eta maratoian) abiadura motarik garrantzitsuena bihurtzen da. Korrikalari hauek gai izan behar dute abiadura maila altu bat (nahiz ez izan abiadura gorena) denbora luzean mantentzen. Lasterketa motzetako korrikalariek, beren aldetik, abiadura gorenari eutsi behar izaten diote helmugara iritsi bitartean. Abiadura gorenaren erresistentzia, beste abiadura motekin batera landu behar izaten dute.

5.- Desplazamendu abiadura: alde batetik bestera azkar joateko dugun ahalmena da. Ikuspegi fisiko batetik, hauxe izango litzateke benetako abiadura, hots, denbora batean burutu dezakegun distantzia. Abiadura mota honek beste aurreko guztiak hartzen ditu kontutan, guztien bataz bestekoa bezala uler daiteke. Abiadura soilez hitz egiterakoan honi buruz ariko gara.



external image 8dOu3DdxPqFWfi91lcjUZbC3QH4sPSWDw3ehippwZsuxQvJ3UvMCSAdNVRMIpaCrtwuEDaC8sbRwn6OWmdstsH-hxX8m_-AfCyM2v0VSuSOua9oiSUHQCKjA_yC0kyUg1rb60NLr external image QQGZRiKE8Lf8VUNk5pCNUwyHeE-xZ2G7ncEAd865GAdTyUUh8414nDVkDupuXJRxRz8S7MuWMAj1584M3ADN3EYsuFp3JV8ixp3QuelsM1uBCWA1XfG47T9eXCpHJC00I-RnxlHV



ZELAN NEURTU ABIADURA:


* Deskribatu zeuk proba honi buruz eman beharreko pausuak:


SPEED TEST.jpg




5.- KOORDINAZIOA.


ZER DA?: Edozein ekintza desplazamenduak, jauziak, jaurtiketak etab. eraginkorrak izateko koordinazio eta orekaren arteko eskaerak inplikatzen ditu.
Koordinazioa, beraz, aldi berean mugimendu desberdinak ordena, zehaztasun eta abiadura egokiz egiteko ahalmena da.
Elementu hauek mugimenduaren berezko faktoreak dira. Hortaz aipaturiko edozein faktore kontuan hartu gabe ezin da posiblea ariketa horiek egitea.

Koordinazioa ekintza motriz guztietan (ibili, korrika egin, autoa gidatu, jan, ikasi, hitz egin...) ageri da. Mugimendu orok, txikiena eta soilenak ere, koordinazio maila bat eskatzen du. Edozein mugimendu burutzeko mugitu behar diren gorputzeko zatiak modu egokiz ordenaturik, "koordinaturik" egin behar dira, mugimendu osoa egokia izan dadin.
Horrez gero, koordinazioa zuzendutako mugimendu ordenatu eta keinu tekniko batez kirolariak mugimenduak egiteko aukera ematen duen gaitasun fisiko osagarria da. Hau da, koordinazioa bakoitzaren trebetasun fisikoak osatzen ditu, mugimenduak kirol keinuak bihurtzeko.

Edozein motatako mugimenduak egin ditzakegu: azkarrak (abiadura), denbora luze batean (erresistentzia) eta objektu pisutsuak jaurtitzeko (indarra). Mugimendu guzti hauek keinu teknikoak bihurtzeko koordinazioa ezinbestekoa da.

Kirol teknikoetan, hau da, mugimendu konplexu desberdin ugari behar diren kiroletan (adibidez, futbola, saskibaloia, eskubaloia, pilota, hockeya, boleibola eta talde kirol gehienak) oso garrantzitsua da koordinazio gaitasun handia edukitzea. Beste kualitate fisiko eta motrizak baina garrantzi handiagoa hartzen du. Kirol hauetan beste kualitateak (indarra, erresistentzia, abiadura,...) garatuak izatea ezinbestekoa da baina kirolariaren kalitatea bere koordinazio ahalmenaren mailan egongo da. Kirol hauetako kualitaterik garrantzitsuena da.

Pentsa dezagun, esate baterako, saskibaloiko jokalariek kontrako taldeko beste jokalariak gainditu, jauzi egin eta airean daudela baloia saskira jaurtitzeko egin behar dituzten mugimendu desberdin piloek zenbaterainoko koordinazio maila behar duten hain denbora laburrean eta zehaztasun gorenarekin egiteko. Edo-eta gimnastek, altuera-jauziko eta luzera-jauziko atletek beren mugimenduak eta jauziak egiteko agertzen dutena. Karatekak, trapezistak eta malabaristak ere oso adibide egokiak dira koordinazio maila handiko gizakiak bezala.

KOORDINAZIO MOTAK: Mugimenduan parte hartzen duten gorputzaren zatiei arreta jarriz bereiz ditzakegu:




external image image?w=590&h=336&rev=270&ac=1



external image G-YLdnYhvtaiLb_V_sPsT0LvEGJH0fIrDqkZU73fsNeNV0etHr1oNMMUxTM2UJMmgFzI-SyqI4C-levH18pzDsM9wl5gA-j8hw9FuA6ud4DqkIatclyqNTEAY1o_B_1f7Fo0KHLy external image -VrC_v2vSA40GwowEhvCP0V2HMLkZcQ_NMwJjxncZlsZHJAM0H1QzrRipmdc1Z-lufFo1LY-LAEth7kA69jsUpdOouAK1W-gORH1w59FKJwPXpTIGsyu__QEdplt_1QwvyEMbiel external image ai3Ohsyz58h_brLDdDGdrosLlwy5I0KZqFMycusELTYtEVDJB2Q5RkSn6WC99TFdRhMUIGjMgZPOCrtLawD5u7wlC9iuUlG5WGtriVq-4PShYmdEw0QlzBRahfAozlL_pZPZcrPX




ZELAN NEURTU KOORDINAZIOA:


* Deskribatu zeuk proba honi buruz eman beharreko pausuak (bilatu TAPPING TEST internet-en):


COORDINATION TEST.jpg





6.- OREKA.



ZER DA?: Gorputza balantza bezala zutik jarrita mantentzen da, motor globalarekin eta motor motzeko trebetasunekin lotutako konpentsazio-mugimenduei esker. Hau da, banakako (oreka estatikoa) edo mugimenduari (oreka dinamikoa) esker.


external image fSRu8tmC5I__7H3q2FkJZ08nrTj90Kxbs-wpiiIMq9quOhEs96RsebRXHu8poac99jnrFTU1vthWqLgFK5AoBngfP2x81QQJ2D-CBK-mzK2o8mF_qnTUaTIHsYFrk8VNmaMKIN7c




Baina gorputz baten grabitatearen erdigunea ere kontuan hartu behar dugu. Horrexegatik, gorputzek osatzen duten puntu material desberdinetan grabitatearen indarrek une nuluak sortzen dituzte. Horrela azaltzen da adibidez, gizakiaren eboluzioa.

ZERGATIK DA HAIN GARRANTZITSUA OREKA?: Posizioa grabitatearen indarraren aurka mantentzen delako eta, beraz, egonkortasuna gorputz batean sortzen da kontrol eraginkorra burutzen duen indar baten aurrean.

Adibidez, Kalitate hori beharrezkoa da bizikleta bat gidatzea eta bere posizioa mantentzea mutur batetik bestera ez erortzeko, edo, esate baterako, zutik geratu da futbolari batek baloia jokatzen duen bitartean, aurkariak baloia lapurtzen saiatzen denean edo gora joaten denean muino edo goi mailan maldan behera, eta, beraz, ez da bizkarra erori, borrokalaria zutik gelditzen den bitartean, beste batek suntsitzen saiatzen den bitartean.

KIROLETAN: Edozein kiroletan ezinbestekoa da koordinazioarekin batera. Oreka galtzen denean, arazo larria da, askotan gehiegizko esfortzua egin duelako, baita deshidratatu delako ere gertatzen baita.

external image hnwUX9TYBl0okT7KxNypZiS0bwVKGeAmpfUjiaRVD9y7635udzfzr4CZazFWCNLEbQ1uBXl-q7mqQH7t6QYZUDPYhOtII-xlajgLVZMO0GocfM3aM3lDmV96E1Db94WS_h6iIgQa external image _rx4aRRm8C4yHg0JneF62yJ-RREO8Hb-f6udU_GMktCgl9IeKrNigFpfzmObjvwaUqBtGqMjub11Sh7U7TGPRDfv8MzCaNrihm9iBDJpVJbLfB970ZsSGGptXfI9UN11QTgzZkuU

Beste kirol batzuk oreka mantentzean oinarritzen dira, gimnasian batez ere:



external image _rxTnM6mWAD_wyX_0JZdTg17XV8A-hbv-WXM9TURakkZ-u5c_M7ubnWfPWGvkyv0pPZ0w-zpghftdQWZoSsZ1Xf5DnMR--qqYbsVa-ituDDXkf5SYHpF9LGHQF8KOMCMuwvHG5lR external image R5Cr7ayCWTHQhD12dVISJ3Q8UzV0nIAJV19Vc_xlbQcFtmrv_hTQdUjVLi4YsPaXBLS05E4n4LKOU-BB6JaSGtFXqV8tXUpbnMAsrx7Rq1Dcc0S4F9CMPFlOrTpeR0N9pAY1g3to external image R5hlRdJVpg8wMEGpYHMPIsoAiGIBWbuLWjqFHPDdJ2CxfWW9hpvOEZ3YXr-S4slxpLOoBcDAGtmBWFmmlbnVYjqG76WRvQdGLX3MXEW9-eh5gMOloK1f4dWwy-Q-Z_qkzi2ytY1L



ZELAN NEURTU OREKA:

* Deskribatu zeuk proba honi buruz eman beharreko pausuak (bilatu EQUILIBRIO FLAMENCO internet-en):


EQULIBRIO FLAMENCO.jpg








7.- TREBETASUNA.



ZER DA?: Denbora labur batean, burutzeko oso zailak diren mugimenduak ikasteko eta aldakorrak diren egoerei bizkor erantzuteko daukagun ahalmena da. Trebetasun hitza, trebezia hitzatik eta mugitu hitzatik dator; beraz, kirolaria mugikorra izateaz gain, traketsa ez izatea esan nahi du.

Trebetasuna, kirol mota guztietan erabat beharrezkoa da, bereziki, burutzeko nahiko zailak diren mugimenduak dituzten kiroletan. Kirol hauetan trebetasuna beharrezkoa da errendimendua hobetzeko.


Trebetasuna.jpg



Oro har, mugimendua berriak mugimendu zaharretan oinarrituta daude, Beraz, entrenamenduaren bitartez, mugimendu kopurua areagotzen da eta trebetasuna gero eta hobeagoa eta zehatzagoa izango da. Eskuratutako mugimendu berriei esker, kirolaria gero eta egoera berri gehiago erraztasunez eta bizkor ikasteko gauza izango da eta erantzun egokiagoak erakutsi ahal izango ditu.



external image agilidad-870x430.jpg




ADIBIDEAK:

  • Futbolean, esaterako, jokuak ematen dituen egoera ugari daude eta kirolaria horietarak egokitzeko trebetasuna erakutsi behar du.
  • Borrokalari batek etsaiaren erasoari eraginkortasunez erantzun behar dio, atzera joan zein kontra-erasoak egiteko.
  • Eskiatzaile batek, bere ibilbidean zehar ematen diren egoera aldakorrei (elur-kalitatea, aldapak, haizea, e.a.) erantzuten jakin behar du.
  • Distantzia luzeko korrikalari batek, talde baten barruan korrika ari delarik, baliteke eztropozu egitea kide batekin eta erortzen ekiditen jakin behar du oreka mantentzeko. Honek ere, trebetasuna eskatzen du.




external image rugby-agilidad.png





Atleta, barruko organoei esker, edozein ariketa burutzeko kalkuluak egin eta mugimenduak eraginkortasunez burutuko ditu, ahal den neurrian mugimenduaren ibilbidea aldatu edo zuzendu ahal izateko.
Trebeagoak diren kirolariak arrakastatsuagoak dira kirol munduan. Baina trebea izatera bakarrik entrenamenduaren bitartez iritsiko zara.


external image agilidad-boxeo.jpg

external image agilidad-rugby.jpg




ZELAN NEURTU TREBETASUNA:


  • Deskribatu zeuk proba honi buruz eman beharreko pausuak (bilatu TEST DE AGILIDAD ILLINOIS internet-en):


ILLINOIS AGILITY TEST.jpg






    • 8.- POTENTZIA.



ZER DA?: Indarra erresistentzia bat gainditzeko edo hari ahalegin muskularraren (tentsioaren) bidez aurre egiteko ahalmena da. Potentzia egiten da pisu bat mugitzeko, altxatzeko edota bultzatzeko.




external image image?w=531&h=197&rev=152&ac=1




external image t4jhLDJwrYEJjMbp9e65l_uj8JolYll5Vl4YGNLG6BBvcZraMmAx_DkIeB76j8VN84xp0nx1aSxjGBSJV6rE-ghVUEU96cJvQEFtgyLBJ2GgvMR7ckW1rzDVImMAluHro8If-_iA external image VRJ1qLBr-zu1seUyRbYXXNQ7Sh3u4YsGG7aBdNV_ez9dz_QAmwK-gNdjWbKi28eLas2BD2Y7iGQNeh4wgqCAehykILvKQm8G3LSwv-W2eGpc3_EVS_l22Dn8ZebWkmdR7YY2nqHj external image mko4QA1ZqWAYTv_OUrNMvuc58sVtHaKxf0FqjsAGBK7klMZxrC9ejnkAffvyoW6bjN0gn_DGbwXlJT7xpzkmlPiPjjuRIGO5FlU9DbmJz9fafc6i97_zCQg--FiJYq9ncjxkL5VD




ZELAN NEURTU POTENTZIA:


  • Deskribatu zeuk proba honi buruz eman beharreko pausuak (bilatu TEST DE BURPEE internet-en):


BURPEE TEST.jpg



















Comments