![]() Arrigorriaga B.H.I. Arrigorriaga - Kristo zeharbidea 15. 48480 Arrigorriaga Tfno.:94 671 41 91 E-mail: 015072aa@hezkuntza.net HEZIKETA FISIKOA DEPARTAMENTUA IKASTURTE HASIERAKO INFORMAZIOA IKASLE ETA FAMILIEI IKASGAIA: HEZIKETA FISIKOA. MAILA: 2. DBH A- AURTEN LANDUKO DIREN EDUKIEN LABURPENA: 1. EBALUAZIOA.
2. EBALUAZIOA.
3. EBALUAZIOA.
B- KALIFIKAZIORAKO TRESNAK ETA IRIZPIDEAK 1- Lan teorikoren bat egonez gero, nota osoaren %10a izango da. Aldiz, azterketa teorikoak prestatu beharko balira, ebaluaketa horretako gainerako probekin batera batazbestekoa kalkulatuko litzateke. 2- Ebaluazio bakoitzean kasuan kasuko edukin prozedimentalak aztertuko zaizkie, nota osoaren %45a izango dena (%50a lan edo azterketa idatzirik egon ezean). Guzti hau balizko azterketa teorikoen arabera dago. 3- Eguneroko behaketaren bidez ikasleen errendimendua neurtuko dugu: egunero etortzea klasera, materialaz arduratu eta eraman/ekarri gimnasio edota frontoira, egunero ekarri egokia den kirol-jantzia, ekintza ezberdinetan (jolasak zein kiroletan) parte hartu, jarrera sexistarik ez adierazi, bakoitzaren maila kontuan hartuta guztiokin jolastea, irakasle zein ikaskideenganako begirunea adieraztea. Guzti hau nota osoaren %45a izango da (%50a lan edo azterketa idatzirik egon ezean). Kasu honetan be, balizko azterketa teorikoen arabera dago. Ebaluaketa guztietan landutako gaiei buruzko lan teorikoak aurkez daitezke era boluntarioan, norbere emaitzak hobetu gurean. C- IKASGAIA BERRESKURATZEKO PROZEDURA. 1- Ebaluazio bat gainditzen ez denean, zer egin behar da gainditzeko? Gorputz Hezkuntzako arloan, ebaluaketa bakoitzari dagokion berreskuratzeko edukinak, sistema eta gutxienezko edukinak zeintzuk diren eta noiz birebaluatuko diren zehatz-mehatz azalduko zaizkie ikasle guztiei. Berreskurapenetan, proba guztiek (idatziak zein praktikoak) berdin balioko dute eta egin beharreko lan teorikoei buruzko proba idatziak egin beharko dira ere. 2- Azken ebaluaziora iritsirik ikasgaia gainditzen ez bada, ikaslea ekaineko ez-ohiko azterketara aurkeztu eta gutxienezko edukinak gainditu beharko ditu. 3- Ikasgaia gainditu gabe baldin badago aurreko ikasturtetik, zer egin behar da gainditzeko? Ikasle eta kasu bakoitza azterturik, zer-noizkoak azalduko zaizkie arloa gainditzeko aukera eduki daien. |